Osiñagako Arriatsu eskolako ikasle ohiak batu ziren pasa den urrian, eskola zenaren eraikinean bertan. Eta konpainia ederrean, bazkaria egin zuten, garaiko anekdotak gogora ekartzen ziur. Argazkia, noski, ez zen faltatu, polita baita horrelako momentuak gogoan izateaz gain, argazki batean ere gordetzea. Eta argazkiekin jarraituz, goiko irudian bertan ikusten den moduan, Arriatsu eskolaren garaiko argazkia ere agertzen da, marko berezi baten barruan. Irudi batek, askotan, adierazten baitu milaka hitzek baino gehiago.