Urteroko ohiturari eutsiz, igande honetan egingo dute Udazkeneko Azoka, Osiñagan. Goizeko 10:30etatik 13:30etara izango dira auzoko ekoizleen postuak, Itxas-Buru sagardotegiko aparkalekuan: Perrapa baserria, Arriatzu baserria, Telleria haragiak, Daniel zurjolea, Txintxuaenea gazta, Artamugarri eta auzoko sagardogileak. Gainera, herri kirolak eta auzoko produktuekin egindako pintxoak ere izango dira. Data eta ordutegia oker ageri dira Hernaniko kultur agendan, eta hala argitaratu ziren atzoko Kronikan ere.