Telegramera batzeko deia eta argibideak Goiz Eguzkik, bere bazkideei

Beñat Los Arcos Ayerdi

Goiz Eguzkiren whatsapp kanala blokeatu zietela eta, Telegram aplikaziora mugitu du bere komunikazioa, elkarteko bazkideei informazioa helarazteko. Horregatik, Telegram instalatzeko deia luzatu diete, eta argibideak eman dizkiete: behin instalatuta, goizeguzkihernani.eus webgunean sartu beharko dute, eta bertan klikatu beharko dute Telegram kanalera batzeko jarri duten botoia. Horrela, zuzenean sartuko dira, Goiz Eguzkiren albisteak ikusteko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!