Azaroaren 21erako jarri du hilabete honetako zita Kalez Kale Kantarik, eta oso berezia izango da oraingoa. Eguerdiko 12:00etan Plaza Berrin hasi eta Kaxkoan kale buelta osatu ondoren, kantu bazkaria egingo dute Zumardi jatetxean, 14:00etan, San Joan Konpartsak antolatuta. Imanol Kamiok eta Aitor Atxegak gidatuko dute kantu bazkaria, eta bertan omenduko dituzte Javier Zubimendi eta Xabier Odriozola, ekimenaren aurreko bi zuzendariak. Bazkarirako txartelak salgai daude Txili eta Garin tabernetan eta Monika mertzerian, 35 euroan, azaroaren 10era arte.