Eskaera epea furgonetek, kale salmentan aritzeko

Julen Borreguero Fernandorena

Hilaren 15era bitartean, baimena eskatu beharko dute janari-furgonetek.

 

Hernaniko Udalak iragarri du 2027an kaleko salmentan aritu nahi duten janari-furgonetek baimena eskatzeko epea zabaldu dela, eta azaroaren 15a izango dela eskaera egiteko azken eguna. Horrela, eskaera burutzen dutenak sartuko dira zerrenda batean, Udalak baliatuko duena 2027an herrian izango diren ekimen nagusietan janari-furgonetak jartzeko. Hau da, herrian ekimen bat egonez gero, janari-furgonetei bertan salmenta postua jartzeko aukera emango zaie, hurrenkera bat jarraituta. 

Zerrenda osatzeko hainbat irizpide hartuko dira aintzat eta ordena urtea bukatu aurre­tik jakinaraziko du Udalak. Informazio guztia eta aurkeztu beharreakoak daude hernani.eus atarian. Eskaera egiteko aukera dago telematikoki edo udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!