Antzerki ibiltaria, turistifikazioaren aurka

Julen Borreguero Fernandorena

Perpetua Vastarda antzerki konpainiak osatuko du 'Free Tour-X' izeneko antzezlana, Udalaren laguntzarekin.

 

Perpetua Vastarda antzerki konpainiak, Hernaniko Udalaren laguntzarekin, 'Free Tour-X' antzezlana landuko du. Turismo ereduaren inguruan hausnartzeko ekintza artistikoa izango da, eta herritarren testigantzak izango ditu abiapuntu. Helburua da «turistifikazioak sortzen dituen arazoak bistaratzea eta salatzea, modu ludiko eta artistikoan». Ideia da Kaxkotik barrena egingo den antzerki ibiltari bat osatzea, 'free tour' bat parodiatuz.

Hernaniko eragileekin eta herritarrekin hiru saio egingo ditu Perpetua Vastardak, azaroan zehar. Biterin izango dira, azaroaren 10ean, 17an eta 24an (astearteak), arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Dinamizatzaile bezala izango dira Nuria Hernando konpainiako zuzendari eta aktorea, eta Karla Ferreño performer hernaniarra. Bertaratzeko izena eman beharko da, azaroaren 5era bitartean, izenaeman.hernani.eus atarian.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!