8 eguneko bidaia (maiatzak 28-ekainak 4) antolatu dute Goiz Eguzkikoek, Italiako Sizilia uhartera. Joan nahi duenak, gaur du apuntatzeko azken eguna. Izena emateko momentuan 50 euro ordaindu beharko dira (Goiz Eguzkiko bulegoan), hegaldia ziurtatzeko; eta aurreratu dute 1.899 eurokoa izango dela bidaiaren prezioa.