Kale buelta gaur, Sarek eta Etxeratek

Julen Borreguero Fernandorena

Hilabeteroko euskal presoen aldeko kale buelta egingo dute gaur Sarek eta Etxeratek, hilabeteko azken ostirala baita gaurkoa. Ohi bezala, arratsaldeko 20:00etan elkartuko dira Plazan. Oraingoan, gainera, salmenta postua jarriko dute, Etxerateko materialarekin, 19:00etatik 20:30etara Plazan. Egutegiak (9 euro), garagardo kaxak (19 euro) eta pin estutxeak (6 pin, 15 euro) egongo dira salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!