'Urrezko Goxokia' kanpaina jarriko du martxan Berriakek, azaroaren 2an

Julen Borreguero Fernandorena

Saria lortu dezakete, Hernaniko dendetan erosten duten herritarrek.

Hilaren 15era arte iraungo du, eta 250 edo 500 euroko saria jasotzeko aukera dago, herriko dendetan erosketak eginez.

 

'Urrezko Goxokia' kanpaina jarri du martxan Berriak Elkarteak, «Hernaniko merkataritza sustatzeko eta herritarrei tokiko establezimenduetan erostearen garrantzia gogorarazteko». Datorren astelehenean hasiko da, eta iraungo du azaroaren 15era arte. Iazko 'Urrezko Bonboia' ekimenaren lekukoa hartuko dute aurten hiru goxokik, eta ezkutatuko dituzte 250 euroko bi sari eta 500 euroko sari bat.

Sariak lortzeko, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erosi baino ez da egin behar. Horietan erosketak eginez, herritarrek urrezko karameluetako bat aurkitzeko aukera izango dute. Zortea lagun badute, saridun karameluren bat tokatuko zaie, akaso. Kasu horretan, sariaren zenbatekoa gastatu ahalko dute kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan bakarrik.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!