Igeriketa lehiaketa bihar, kiroldegian

Julen Borreguero Fernandorena

Neguko Liga Probintzialeko 2garren jardunaldia jokatuko da, 16:00etan hasita.

 

Bueltan dira Hernanin igeriketa lehiaketak. Bihar, larunbata (urriak 31), 16:00etan hasita, jokatuko da herriko kiroldegian Neguko Liga Probintzialaren 2garren jardunaldia, Hernani Igeriketa Taldeko 20 parte-hartzaileekin, proba eta estilo ezberdinetan parte hartuko dutenak.

Horrez gain, zuzendaritzako kide eta guraso talde bat (15 pertsona guztira) arduratu da eta arduratuko da txapelketa antolatzeaz, denborak neurtzeaz eta diru-sarrerak lortzeko jartzen den salmenta postua kudeatzeaz. Postu honetan jarriko dituzte salgai tortilla pintxoak eta bizkotxoak, kiroldegira hurbiltzen direnentzat.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!