Hernaniko udal ordezkariek kontzentrazioa egin zuten atzo, Toledoko tren istripuaren biktimei elkartasuna adierazteko

Beñat Los Arcos Ayerdi

EUDELek egindako deialdiarekin bat eginez, kontzentrazioa egin zuten Hernaniko udal ordezkariek, atzo iluntzeko 20:00etan, «Toledon gertatutako tren istripu larriaren biktimen omenez, eta haien hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari elkartasuna adierazteko». Udaletxe aurrean elkartu ziren, eta minutu bateko ixilunea gorde zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!