Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuak Greba Komitea antolatu du gaurko, Hernanin, azaroaren 11ko greba orokorraren harira. Biterin izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita. Eskualdeko beste hiru herritan ere egingo dituzte bilerak: atzo Urnietan, gaur Andoainen (19:00etan Arrate frontoian) eta bihar Lasarte-Orian (18:30etan, tokia zehazteke).