Hernaniko Udalak jakinarazi du Urbietako igogailua (kiroldegi ondokoa) matxuratu egin dela, eta konpontzen duten arte ezin izango dela erabili. Udalaren intentzioa da «ahalik eta azkarren konpontzea arazoa», baina matxuratutako pieza aldatu behar dute, eta hura ekarri arte itxaron behar dute. Horren araberakoa izango da, beraz, igogailuaren irekiera data.