Hernanin aurkeztuko dute bide-orria Euskal Herriko Gazte Feministek, etzi

Beñat Los Arcos Ayerdi

Egun osoko programa prestatu dute, eta izena eman behar da aurkezpen ekitaldira zein bazkarira joateko.

 

Hernaniko Biteri kultur etxean jarri du hitzordua Euskal Herriko Gazte Feministon sareak, larunbat honetan, bere bide-orria aurkezteko. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako, goizeko 11:00etan hasita.

Bi jarduera nagusietarako, aurkezpen ekitaldirako eta bazkarirako alegia, aldez aurretik eman behar da izena. Dagoeneko zabalik dago online, helbide honetan: entradium.com/events/bide-orriaren-aurkezpena.

 

EUSKAL HERRIKO GAZTE FEMINISTON BIDE ORRIAREN AURKEZPENA

URRIAK 31, larunbata

11:00, Izenematea.

11:30, 'Hemendik. Borrokak ibilerarik badu, hau da gurea' bide-orriaren aurkezpena eta ekitaldia, Biteri kultur etxean.

14:00, Bazkaria, Atsegindegin.

15:30, Kontzertu akustikoa, Iruztaren eskutik.

18:00, DJ ibiltaria, La Fulanarekin.

*Aurkezpenera eta bazkarira joateko izena eman behar da: entradium.com/events/bide-orriaren-aurkezpena

 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!