Unax Pellejero eta Hize Andueza gimnasta hernaniarrak, Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun Donosti klubarekin

Beñat Los Arcos Ayerdi

Hize Andueza eta Unax Pellejero, Donosti klubeko taldekideekin batera, podiumeko koxka gorenean, Leioan.

Urrian zehar jokatu dira gimnasia erritmikoko taldeen Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak. Eta bietan, podiumeko koxka gorenera igo dira bi hernaniar, senior mailan: Unax Pe­llejero Goikoetxea eta Hize An­dueza Zubimendi. Donosti klubeko talde mixto abstolutuaren parte dira biak, eta haiekin lortu dute balentria.

Leioan jokatu zuten Euskadiko Taldeen Txapelketa, hileko hirugarren asteburuan; eta 49.366 punturekin lortu zuten garaipena, Donosti klubeko bigarren talde baten (47.900) eta Oskitxoren (41.100) aurretik. Gipuzkoakoan, berriz, astebete lehenago nagusitu ziren, Azkoitin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!