'Palestina, resiliencia eterna' hitzaldia eskainiko du gaur, Hernaniko udaletxean, Barbara Ruiz Balzolak, UNRWAko Euskadiko ordezkariak. Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da UNRWA.
Arratsaldeko 19:00etan eskainiko du hitzaldia Ruizek, udaletxeko areto nagusian. Gernika-Palestina Herri Ekimenak antolatu du saioa, Hernani Munduari Begira zikloaren baitan. Hain juxtu, azkeneko zita izango da hori, hilabete osoko programazioari errematea jartzeko.
Azkeneko egunak, 'Bizitza jokoan' erakusketa bisitatzeko
Zikloaren baitan, hori bai, larunbatera arte izango da ikusgai Mugarik Gabek jarritako erakusketa, Kulturarteko Plaza Feministan: 'Bizitza jokoan'. Guatemalako, Hondurasko eta Mexikoko kasu bana bildu dute bertan. Horrela, ezagutzera eman dituzte naturan inpaktu haundia duten proiektuak, horien kontra bertako biztanleak egiten ari diren borroka aktiboa, eta borrokan ari diren haien aurka burutu duten eskubide urraketa sistematikoa.