Ostiral honetan, etzi alegia, euskal presoen eta iheslarien aldeko kale buelta egingo da Hernanin, Sarek eta Etxeratek antolatuta. Hilero egiten da kale buelta, hilabeteko azken ostiralean, eta ohi bezala, manifestazioa arratsaldeko 20:00etan abiatuko da Plazatik.