Azaroaren 11n izango den greba orokorraren harira, lehen Greba Komiteak egingo dituela eman du aditzera Buruntzaldeako Etxebizitza Sindikatuak. Hernanin bihar izango da, Biterin, arratsaldeko 18:00etan. Bestalde, gauza bera egingo dute gaur Urnietan (19:00etan Mujika Plazan), bihar Andoainen (19:00etan Arrate frontoian) eta etzi Lasarte-Orian (18:30etan, tokia zehazteke).