EH Bilduren Herri Batzarra, larunbatean

Julen Borreguero Fernandorena

Tokiko Idazkaritza berria aurkezteko baliatuko dute, besteak beste, eta Biltegian izango da, goizeko 10:00etan.

 

Herri Batzarra egingo duela eman du aditzera Hernaniko EH Bilduk. Urriaren 31n izango da, Biltegian, goizeko 10:00etan, eta besteak beste, Tokiko Idazkaritza berriaren aurkezpena egingo dute.

Horrela, aditzera eman dutenez, gai ordenaren lehen puntua izango da kurtsoaren kokapena eta kronograma azaltzearena. Jarraian, Hernaniko Tokiko Idazkaritzaren aurkezpenari ekingo diote, herriko antolaketaren azalpenarekin batera. Ondoren, 2023-2027 legegintzaldiko balorazio diagnosia aurkeztuko dute, eta azkenik, udalgintzaz egunerakera egingo diete bertaratuei.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!