Siziliara joateko, izenematea zabalik

Julen Borreguero Fernandorena

Goiz Eguzkik bidaia antolatu nahi du 2027ko maiatzean, Italiako Sizilia uhartera. Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra, zortzi eguneko bidaia eginez, makina bat txoko ezagutuko dituzte irlan: Catania, Etna, Siracusa, Piazza Armerina, Agrigento, Palermo, Monreale, Cefalú... Parte hartu nahi duenak eman beharko du izena, ostiralera (urriak 30) bitartean. Izena emateko momentuan 50 euro ordaindu beharko dira (Goiz Eguzkiko bulegoan), hegaldia ziurtatzeko; eta aurreratu dute 1.899 eurokoa izango dela bidaiaren prezioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!