Zita bikoitza, kultur arloan

Julen Borreguero Fernandorena

Bihar, kultur zaleek izango dute zer egin Hernanin. Alde batetik, Kulturarteko Plaza Feministan hitzaldia izango da, Hernani Munduari Begira ekimenaren baitan, Luisa Natalia Carusoren eskutik: 'Las mujeres y la represión universitaria en Colombia. Casos de estudiantes, sindicalistas y docentes'. 18:00etan izango da, doan eta gaztelaniaz. Bestalde, literatur solasaldia izango da liburutegian, 19:00etan. Percival Everetten 'James' liburua izango da protagonista, eta saioa gidatuko du Slawka Grabowskak, gaztelaniaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!