Udazkeneko kontzertu klasikoa emango du bihar Hernasaxek, Hernaniko Musika Eskola Publikoko saxofoi taldeak. Ikasturteko lehen emanaldia dute biharkoa, eta pieza klasikoekin osatu dute, bost zatitan banatuta: 'Scottish Medley' (Eskoziako kanta herrikoiak), 'IX. Concerto Grosso' (Arcangelo Corelliren abestiekin), 'Fanfarre' zirkua (Joaquín Turina), 'Kol Nidrei, Op. 47' (Max Bruch), eta 'Octet in E-fat Major, Op. 103' (Ludwig van Beethoven). Biterin izango da kontzertua, arratsaldeko 19:30etan hasita.