«Zaporeak erakundeari elkartasuna adierazteko» kontzertua eskainiko dute Kantuz Abesbatzak eta Donostiako Eresmin Abesbatzak. Larunbat honetan izango da, urriaren 31n alegia, Hernaniko San Joan Bataiatzailearen elizan, arratsaldeko 20:00etan hasita. Doakoa izango da sarrera.
Zaporeak erakundearen jarduera, nabarmentzekoa
Kantuz Abesbatzatik azaldu dute, alde batetik, kontzertua egitearen arrazoia, eta bestetik, nabarmendu dute Zaporeak erakundearen jardueraren garrantzia: «Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen dute harrapatuta dauden persona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin».