Akarregin bazkaltzeko elkartu ziren hilabete honen hasieran, Urumea Ikastolako ikasle izandako hainbat lagun. Ikastolatik atera zirenetik 50 urte pasa direla ospatzeko aitzakiarekin elkartu ziren: «Gutariko bakoitzak bide desberdinak jorratu genituen ikasketak jarraitzeko garaian, denak ilusioz handiz betetzeko».
Aprobetxatu zuten, noski, gogora ekartzeko garaiko bizipenen bat edo beste: «Dena harmonia onean ospatu zen. Bertan anekdotak earrak atera ziren, batez ere poz handikoak».