31 lagun ari dira parte hartzen Hernaniko Xake Txapelketa herrikoian, Kixkal tabernan. Pasa den igandean jokatu zen lehen jardunaldia, eta azaroaren 22ra bitartean, igandero izango dira partiduak. Gaur ere 16:00etan hasiko dira norgehiagokak.
Pasa den igandean (urriak 18), irabazleak izan ziren Oxan Altuna, Iosu Used, Sergio Lanz, Javier Oliva, Magi Ijurko, Julian Romero, JR Altuna, Ibon Ramos, Natxo Used, Joxe Markos, Aitor Ortiz, Gorka Sesma, Asier Eizagirre eta Joseba Goikoetxea.