'Gorputz eta arima' ospatuko dituzte Txantxillako Jaiak, egun osoan

Beñat Los Arcos Ayerdi

Haurren lasterketak emango dio hasiera egun nagusiari, eta iluntzean egingo dute arimen kalejira berezia.

Gaur izango dute azkeneko traka, Hernaniko auzoetako festek, 2027ari dagokionean. Txantxillako Jaiek itxiko dute egutegi oparoa beste behin, eta egun osoko programa prestatu dute horretarako. Atzoko beroketari segida emanda, jarduera sorta ederra izango dute goizetik gauera.

Haurren lasterketarekin hasiko da eguna, eta jolas, sagardo eta pintxo artean igaroko dute goiza, eguerdiko zitara bidean: auzotarren bazkaria eta bingo musikatua egingo dituzte. Baina jaietako hitzordu bereziena iluntzean izango da, orduan egingo baitute arimen kalejira, adin guztietako auzotarrek.

 

TXANTXILLAKO JAIAK

GAUR, larunbata

10:30, Haurren lasterketa, auzoan zehar.
11:00, Altxorraren Bila, haur eta gaztetxoentzat.
11:00, Puzgarriak.
12:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak.
14:30, Auzotarren bazkaria.
16:30, Bingo musikatua.
18:00, Txokolatada, haurrentzat.
19:00, Arimen kalejira, Hernaniko dultzaina taldekoekin.
20:00, Sutargi erromeria taldearen musika emanaldia.
Ondoren, Bukaerako traka.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!