Hernaniko PSEk posta bidezko botoa emateko izapideak egiten laguntzeko zerbitzua jarri du martxan, azaroaren 29ko hauteskundetan, presentzialki bozkatzera joateko astirik ez dutenentzat. Arreta eskainiko da astelehenetik ostiralera, 16:00- 19:00 bitartean, PSEren egoitzan (Laiztiaga Auzoa, 8).
PSEtik gaineratu dute gaixotasunagatik edo ezintasun fisikoagatik botoa aurrez aurre eman ezin duten pertsonek etxetik egin dezaketela, notarioaren aurrean. PSEk hori eskatzeko izapideak egiten ere lagunduko du eta horiei buruzko aholkularitza emango du. Edozein zalantza izanez gero, 943 55 04 39 telefono zenbakira deitzeko aukera dago. Eskaerak egiteko azken eguna da azaroaren 19a.