Hernani Burujaberen 5garren urteurrena den honetan, jakina denez, ospakizun aste berezia ari dira izaten, Burujabetzen Astea. Eta gaur emango diote errematea, Burujabetzen Egunarekin. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute, Plaza Berri egoitza gisa hartuta.
Goizeko 11:00etan irekiko dira herriko eragileen postuek osatutako azoka, eta 11:15etan mahai ingurua izango da, Naiz Irratiaren eskutik. 12:00etan, Kaleko Afari Solidarioaken hitzaldiarekin batera, haurrentzako txokoa ere izango da, eta jarraian hamaiketakoa, Arbasoak taldeak girotuta. 13:00etan egingo dute, 5garren urteurreneko agerraldia. Gero bazkaltzera joango dira Santa Barbara elkartera, eta bazkalostea girotuko du Nahia Vallek. Amaitzeko, 18:30etan Patxangoi elektrotxaranga ibiliko da herrian zehar.