Igandean jokatuko du Ohorezko Elite mailako laugarren jardunaldia Hernanik, errugbian. Denboraldiko hirugarren garaipenaren bila joango dira trikoloreak, hirugarrena jarraian izango litzatekeena, gainera. Landaren hartuko dute ligako zortzigarren sailkatua (5 puntu), Valencia, 12:00etan. Hernani, berriz, laugarren sailkatua da (8 puntu).