Hernani Burujaberen 5garren urteurrenaren ospakizun astean murgilduta gaude, eta gaurkoan zein biharkoan hamaika jarduera antolatu dituzte. Bihar dute egun haundia, Burujabetzen Eguna, baina gaurko ere antolatu dute jarduerarik.
'Zorte on' izeneko antzezlana izango da Sandiusterrin, arratsaldeko 19:00etan, Tenporak antzerki talde herrikoiaren eskutik. Doan izango da, gonbidapenik hartu beharrik gabe. Azaldu dutenez, etxebizitza-zozketa baten parodia izango da antzerkiaren ardatza, «gaur egun denon ahotan dagoen etxebizitza sektorearen egoera salatzeko baliatuta».
Burujabetzen Eguna, bihar
Eta bihar da asteko egun potenteena, Burujabetzen Eguna. Hernani Burujabetik adierazi bezala, 5garren urteurrena dela eta Burujabetzen astea antolatu dute, nahiz eta normalean Burujabetzen Eguna ospatzen den urtero. Halere, aste honen barruan, bere tokia gorde diote Burujabetzen Egunari, bihar izango dena.
Egun osoko egitaraua izango du, eta goizeko 11:00etan hasiko dena eragileen azokarekin, eta 18:30etan amaituko dena Patxangoi elektrotxarangarekin. Plaza Berri izango du egoitza, ospakizun egunak, eta aipatutakoaz gain, izango dira mahai-ingurua, haurren txokoa, eta Arbasoak taldearen kontzertua, besteak beste.