Pasa den urriaren 17an ospatu zen Portu Eguna, giro ederrean. Ohi bezala, patata tortilla lehiaketa egin zuten. Irabazlea izan zen Garbiñe Goikoetxea, eta bigarren onena Axier Pujol. Sari gisa, bi lagunentzako bazkari bana: Fagollaga eta Tripontzi jatetxeetan, hurrenez hurren.