Turismoari buruz egingo dute Zilegi Eskolaren saioa gaur, AEKn

Beñat Los Arcos Ayerdi

Zilegi Eskolaren baitan, gaur arratsaldean egingo dute saio bat, Hernaniko AEK euskaltegian. 18:00etan izango da, eta turismoari buruz ariko dira oraingoan, Asier Basurtorekin, 'Turismoa, desazkundera bidaia' liburuaren egilearekin. Saioa irekia da, baina etortzeko interesa dutenei, gomendatu diete aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 663 043 314 telefonora deitu dezakete, edo zilegieskola@aek.eus helbidera idatzi.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!