Telmo Irureta Uria aktore eta umoregileari buruzko dokumentala jarriko dute gaur arratsaldean, Biteri kultur etxean. 19:00etan izango da hori, eta ondoren, solasaldia ere egingo dute, zumaiarra bera bertan dela. Koxka Elkarteak antolatu du saioa.
Frankotiratzaileak proiektuak osatu du dokumentala, eta Iruretaren bizitzari eta ibilbideari errepasoa egiten dio, hausnarketa eginez nork bere burua ikusteko moduari buruz, besteek nola ikusten gaituzten, nola jokatzen dugun desgaitasunen bat dutenen aurrean, gorputzaren zaintza, konplejuak... Horietan sakontzeko aukera izango da ondorengo solasaldian ere.
Zeinu-hizkuntzako itzulpen zerbitzua eskainiko dute.