Kontzentrazioa gaur Plaza Berrin, Angeluko erailketa matxista salatzeko

Beñat Los Arcos Ayerdi

Atzo Astigarragan egin bezala, Hernanin ere jarri dute zita, «Angeluko erailketa matxista salatzeko». Hernaniko Koordinadora Feministak egin du deialdia, eta arratsaldeko 19:00etan izango da kontzentrazioa, Plaza Berrin. Ostiralean eman zen aditzera, irailean 19 urteko emakume bat bortxatu zuela gizon batek, Baionan. Ema­kumeak gertaera salatzeko deitu zion poliziari, eta egun gutxira bere buruaz beste egin zuen.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!