Zaintzaldiari eman diote hasiera gaur, eguerdiko 12:00etan Sandiusterrin. Ekitaldian, auzozainei eskerrak eman ez ezik, bideoa aurkeztu dute, protagonistekin batera. Jan-edana ere ez da falta izan. Urriaren 24ra arte iraungo du, beraz, «animatu eta egin zaitez auzozain!».