Xake Txapelketan, aurreneko partidak

Beñat Los Arcos Ayerdi

Gaur hasiko da Hernaniko Xake Txapelketa, arratsaldeko 16:00etan Kixkal tabernan. Izena emateko aukera dago oraindik, gaur bertan tabernara azalduta; eta 5 euro dira. Bost jardunaldi jokatuko dituzte, igandero azaroaren 15era arte; eta lau onenek azaroaren 22an izango dituzte semifinalak eta finala.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!