Telmo Irureta zumaiarraren inguruko dokumentala eskainiko dute Biterin datorren asteazkenean (urriak 21), 19:00etan hasita. Koxka elkarteak (Hernaniko desgaitasun fisikoa duten pertsonen elkartea) antolatu du, eta euskeraz izango da, gaztelerazko azpitituluekin, baita zeinu-hizkuntzarekin ere. Solasaldia izango da ondoren, Telmo Iruretaren partehartzearekin.
Liburua, euskeraz eta brailleraz
Koxka elkartetik aditzera eman dutenez, gainera, 'Xuhurra' liburua banatuko dute dokumentala ikustera gerturatzen direnen artean. Euskeraz eta brailleraz argitaratu dute. Hika erabiltzen da Jexux Eizagirrek idatzitako testuan, eta ilustrazioekin osatuta dago, Alex Oribe lasartearrak egindakoak. Juan Karlos Alonsok, haur literaturako tutoreak, dio ilustrazio horiek azkartu egiten dutela haurren irudimena.