Biharkoa egun berezia dute Portuko auzotarrek, Portu Eguna ospatuko baitute. Egitarau polita prestatu dute, eguna behar bezala ospatzeko. Larunbateko plana hasiko dute eguerdiko 12:00etan, orduantxe hasiko baita auzotarren arteko patata tortilla lehiaketa. Bakoitzak etxetik eraman beharko du tortilla egina, eta epaimahaiak probatu ondoren erabakiko dituzte irabazleak. Sari banaketari ekingo diote 13:00etan: lehenengo saria izango da bi lagunentzako bazkaria Fagollaga jatetxean, eta bigarren saria bi lagunentzako bazkaria Tripontzi jatetxean.
Auzo bazkaria egingo dute gero, 14:30eta; eta arratsaldean musika izango da protagonista, 18:30etan, Bide Batez taldearen erromeriarekin. Antolakuntzatik auzotar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.