Bihar izango da Hernaniko eskola kiroleko ikasturte honetako lehen topaketa, kiroldegiko beheko pistan. Herri kirolak izango dira protagonista oraingoan, eta herriko eskola ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute. Bi txanda egingo dituzte: 10:00etatik 11:15etara LH 3 eta 4ko haurrak, eta 11:30etatik 12:45etara LH 5 eta 6koak.