Euskal Herriko Demokrazia Komunalaren Sareak (EHDKS), Demokrazia Komunalaren aldeko Nazioarteko Sarearekin (RIDC) batera antolatutako topaketa izango da, gaurtik larunbatera, Kulturarteko Plaza Feministan. Gaurkoan bi hitzaldi izango dira: arratsaldeko 17:00etan hasita, eskuin muturraren aurrean erresistentzia eta antolakuntza herrikoia (Italia, Argentina eta Frantzia); eta 19:00etan, asedio garaietan herri burujabetza, herri boterea eta botere komunala (Venezuela, Kolonbia eta Kuba).