Jesus Inclanek eta Ekaitz Korbellak, gerriko beltza

Kronika - Erredakzioa

Ekainaren 8-9ko asteburuan Jiu Jitsu gradu azterketak izan ziren Tolosan eta bertan, Hernaniko Juma elkarteko bi lagun izan ziren. C.N. 1 DANeko azterketara aurkeztu ziren Jesus Inclan Fernandez eta Ekaitz Korbella Arabiatorre, eta biek gainditu zuten. Bikain egin zituzten lanak eta gerriko beltzarekin itzuli ziren etxera. JUMA klubak hiru kirolariak zoriondu nahi ditu, lortutako arrakastagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!