Igande honetan egingo du hileroko buelta Kalez Kale Kantarik, joan den astebururako aurreikusita zegoen arren. Ohi bezala, Plaza Berrin elkartuko dira, eguerdiko 12:00etan, Kaxkoan barrena kantari abiatzeko. Bat egin eta parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.