Urtero bezala, egurrezko jolas tradizonaletan aritzeko aukera izango dute Hernaniko haurrek, ostiral honetan. Atsegindegin izango dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Zureskuren eskutik. Kaxko Elkarteak antolatu du saioa, Udalaren laguntzaz, Kultur Biraren baitan.