«Ezinbestekoa da etxebizitza duinaren aldeko aldarria erdigunera ekarri eta borrokan jarraitzea»

Beñat Los Arcos Ayerdi

Ernaik deituta, etxebizitzaren aldeko elkarretaratzea egin zuten astelehenean, Plaza Berrin.

Azken asteetako gertakarien harira, eta etxebizitzaren gaiak «agendaren erdigunea» hartu duen honetan, mobilizazioak eta ekintzak egin dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Eta horietako bat izan zen Hernanin, joan den astelehen arratsaldean, Ernaik deituta. 'Etxebizitza duinaren alde, Euskal Herrian urrats bat aurrera' lelopean elkartu ziren makina bat herritar Plaza Berrin. Adierazi zuten etxebizitzaren auziak «berehalako erantzun bat» behar duela, eta bide horretan, «ezinbestekoa» dela «etxebizitza duinaren aldeko aldarria erdigunera ekarri eta borrokan jarraitzea».

Ernairen 'Urrats bat aurrera' kanpainaren baitan jasota dago etxebizitzaren aldeko aldarrikapena, eta horren baitan deitu zuten elkarretaratzea astelehenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!