Emaitza bikaina Salillasek, Ferrolen

Julen Borreguero Fernandorena

Ferrolen (Galiza) izan zen Xabier Salillas hernaniarra pasa den irailaren 26an, 101 kilometroko lasterketan. 10garren amaitu zuen sailkapen orokorrean, eta master 50eko korrikalaririk onena izan zen, bigarrenari minutu inguruko aldea aterata. Lasterketa osatu zuen 9 ordu eta 58 minututan. Zailtasun berezia izan zuen Salillasentzat, martxalaria baita bera, eta korrika egitekoa zen lasterketa hau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!