Behemendiren Azoka Ibiltaria izango da biharkoan Hernanin. Udalaren laguntzarekin antolatu ohi du Behemendik azoka hau, Gipuzkoako herri ezberdinetako ekoizleek beraien produktuak saldu ditzaten. 09:00etatik 14:00etara izango dira postuak irekita, Plaza Berrin.
Ekoizleen postuetan izan ohi da salgai produktu sorta dotorea eta naturala: sasoiko barazki ekologikoak; behi, ahuntz eta ardi gazta; babarrunak; intxaurrak; txerri eta txekor okelak; behi esnea eta jogurtak; lore eta landare konposizioak; okindegiko produktuak; eta abar luze bat.