Mural margoketa, bihar goizean

Julen Borreguero Fernandorena

Hernani Munduari Begira zikloaren egitarauaren baitan, mural margoketa komunitarioa egingo dute bihar, 'Memoria eraikitzea eta gizartea ehuntzea' izeneko jardueran. Lina Ortega muralista kolonbiarrak gidatuko du, eta Freytter elkarteak antolatu du. Horrela, 10:30etan ekingo diote margoketari, Latsunbeberriko kirol pistetan, eta espero da 13:30ak aldera bukatuta egotea.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!