Eremu erresidentzialean eta landalurrean hondakin-bilketaren tasa ordaintzeko azken eguna da gaurkoa, Hernaniko herritarrentzat. Helbideratutako erreziboak gaur kobratuko dira automatikoki; gainontzekoek, berriz, hernani.eus atarian edo banku entitatearen bidez ordaindu behar dute.