Xalapartaren sagardo lehiaketa, urriaren 24an

Julen Borreguero Fernandorena

Alorrenea izan zen garaile, iaz.

Urriaren 20an amaituko da izena emateko epea, elkartean. Menuaren prezioa 35 eurokoa da.

 

Urtero lez, sagardo lehiaketa antolatu dute urriaren 24rako, Xalaparta Elkartean, arratsaldeko 20:00etan. Izena emateko epea zabalik dago, urriaren 20ra arte, eta gehienez 64 lagunentzako tokia izango da.

Arauak ezarri dituzte antolatzaileek, afariaren eta lehiaketaren funtzionamendua egokia izan dadin: sagardoa eta ura baino ezingo dira edan lehiaketa hasi eta amaitu bitartean; dastatzen diren sagardo guztiak puntuatu behar dira; mahai bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta honek ziurtatuko du sagardo guztiak puntuatu direla, botila bakoitzari dagozkion 8 lagunen puntuak jaso, grapatu eta tupperrean sartuko ditu, eta mahaiko zerbitzariari emango dio tupperra. Menua, bestalde, 35 euroan dago: sarrerakoak, bakailua, entrekota piperrekin, postrea eta kafea zein kopa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!