Udal langileen greba deituta dago EAE osoan biharko, eta horrekin bat egin dute Hernaniko udal langileek zein Garbitaniako langileek. Ondorioz, ostegunez itxita egongo dira udal zerbitzuak. Gainera, asteazken gauean ez dituzte bilduko hondakin organikoak, eta ostegunean ez da altzari bilketarik izango. Horren ordez, ostiral arratsaldean bilduko dituzte altzariak.